Langabezia-tasak beheranzko joeran jarraitzen du Eibarren
2022/01/04
10:19
eta kitto!
Abenduko datuen arabera, 1.542 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,14koa da. Ez da aldaketa handirik izan azaroko datuekin alderatuz (orain dela hilabete 1.551 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,21ekoa zen), baina azken lau hilabeteetan poliki-poliki behera egin du langabezia-tasak (abuztuan %12,85ekoa zen).
Debabarrenean %10,43ko langabezia
Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,43koa da (azaroan %10,63koa zen). Debabarrenari begiratuta, Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,52) eta Soraluzek, berriz, altuena (13,08). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Azaroko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.542 (%12,14)
– Elgoibar 471 (%8,69)
– Mendaro 79 (%7,78)
– Deba 170 (%6,52)
– Mutriku 227 (%8,74)
– Soraluze 244 (%13,08)
Debabarrena 2.733 (%10,43)