Langabezia-tasak beherazko joeran jarraitzen du Eibarren

Langabezia-tasak beherazko joeran jarraitzen du Eibarren
2022/11/04 09:34
eta kitto!
Urriko datuen arabera, 1.467 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,55ekoa da. Horrela, iraileko joerari jarraituz, langabeziak behera egiten jarraitzen du herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.487 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,71koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %9,93koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,32) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,43). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Ekaineko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.467 (%11,55)
– Elgoibar 468 (%8,63)
– Mendaro 85 (%8,37)
– Deba 165 (%6,32)
– Mutriku 185 (%7,12)
– Soraluze 232 (%12,43)
Debabarrena 2.602 (%9,93)