Langabezia-tasak gora egin du abuztuan Eibarren
Debabarrenean ere gora egin du
2024/09/05
11:36
eta kitto!
Abuztuko datuen arabera, 1.570 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,53koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (uztaileko datuen arabera 1.524 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,16koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,60koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,82) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Abuztuko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.570 (%12,53)
– Elgoibar 511 (%9,58)
– Mendaro 87 (%8,81)
– Deba 180 (%6,82)
– Mutriku 190 (%7,24)
– Soraluze 204 (%11,67)
Debabarrena 2.742 (%10,60)