Langabezia-tasak gora egin du Eibarren
2023/03/02
13:18
eta kitto!
Otsaileko datuen arabera, 1.488 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,72koa da. Horrela, langabeziak gora egin du azken hilabetean herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.449 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,41koa zen.
Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %10,10ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,40) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,49). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Urtarrileko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.488 (%11,72)
– Elgoibar 481 (%8,87)
– Mendaro 82 (%8,07)
– Deba 167 (%6,40)
– Mutriku 197 (%7,59)
– Soraluze 233 (%12,49)
Debabarrena 2.648 (%10,10)