Langabezia-tasak gora egin du martxoan Eibarren
2022/04/05
07:03
eta kitto!
Martxoko datuen arabera, 1.589 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,51koa da. Horrela, ikusi daiteke urtarriletik aurrera gora egin duela langabeziak herrian (urtarrilean 1.535 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,09ekoa zen; otsailean, ostera, 1.538 zeuden langabezian eta %12,11 zen tasa).
Debabarrenean %10,57ko langabezia
Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,57koa da (urtarrilean %10,22koa zen eta otsailean %10,23koa). Debabarrenari begiratuta, Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,21) eta Soraluzek, berriz, altuena (12, 81). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Azaroko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.589 (%12,51)
– Elgoibar 480 (%8,85)
– Mendaro 75 (%7,38)
– Deba 162 (%6,21)
– Mutriku 224 (%8,63)
– Soraluze 239 (%12,81)
Debabarrena 2.769 (%10,57)