Langabezia-tasak gora egin du urteko lehen hilabetean

Langabezia-tasak gora egin du urteko lehen hilabetean
2024/02/05 11:57
eta kitto!
Urtarrileko datuen arabera, 1.578 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,59koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (2023ko abenduko datuen arabera 1.524 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,61ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,52) eta Soraluze eta Eibar dira tasa altuena dutenak (%12,59). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Urtarrileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.578 (%12,59)
– Elgoibar 501 (%9,39)
– Mendaro 82 (%8,30)
– Deba 172 (%6,52)
– Mutriku 192 (%7,31)
– Soraluze 220 (%12,59)
Debabarrena 2.745 (%10,61)