Langabezia-tasak puntu erdi egin du behera Eibarren 2022an

Langabezia-tasak puntu erdi egin du behera Eibarren 2022an
2023/01/04 09:15
eta kitto!
Abenduko datuen arabera, 1.470 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,85ekoa da. Horrela, azken hilabeteetako joera apurtuz, langabeziak gora egin du azken hilabetean herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.438 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,32koa zen). Dena dela, urte osoko datuak eskuetan hartuz, langabezia-tasak puntu erdi egin du behera 2022an, urtarrileko tasa %12,09koa baitzen (martxoan %12,51ekoa izatera iritsi zen).

Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %10,07koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,36) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,92). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Ekaineko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.470 (%11,58)
– Elgoibar 480 (%8,85)
– Mendaro 77 (%7,58)
– Deba 166 (%6,36)
– Mutriku 206 (%7,93)
– Soraluze 241 (%12,92)
Debabarrena 2.640 (%10,07)