Langabezia-tasak behera egin du beste hilabete batez Eibarren
Debabarrenean, ostera, gora egin du pixka bat
2024/07/02
17:44
eta kitto!
Ekaineko datuen arabera, 1.531 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,22koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (maiatzeko datuen arabera 1.546 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,34ekoa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,21ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,99) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Ekaineko datuak
- Eibar 1.531 (%12,22)
- Elgoibar 499 (%9,35)
- Mendaro 80 (%8,1)
- Deba 158 (%5,99)
- Mutriku 184 (%7,01)
- Soraluze 190 (%10,87)
- Debabarrena 2.642 (%10,21)