Lanpostu bi betetzeko eskaintza
Eibarko udalak lanpostu bi betetzeko izen emateak zabalik dauzka, bata itzultzaile gisa jarduteko eta bestea saxofoi irakasle izateko. Itzultzaile lanpostua betetzeko izen-ematea urriaren 30era arte dago zabalik. Lanean egin beharrekoa hau da: Administrazio agirien itzulpena eta Thesauruak egitea; eta euskaraz idatzitako testuen zuzenketa lanak egitea. Eta betebeharreko baldintzak, berriz, hauek: GRADUA, Itzulpengintza eta Interpretazioa edo Euskal filologiako lizentziatua; 6 hilabeteko lan esperientzia, gutxienez. Ondorengo ezaugarriak dauzkaten emakumeak eskatzen dituzte: 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua izatea; 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen aurreko 6 hilabeteetan inskribatuta izatea; epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea; baztertze-arriskuan dauden emakumeak; diru-sarrerak bermatzeko errenta bizikidetza unitateko pertsonak; minusbaliotasuneko pertsonak; familia ardurak dituzten emakumeak; edo genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak. Eibarren erroldatua izatea baloratuko da eta aldi baterako lan-kontratua eskaintzen dute (5 hilabete %53aren lanaldian). Interesa dutenek Lanbiden eman beharko dute izena, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162015007569. Saxofoi irakasle posturako izena emateko epea, bestalde, azaroaren 2rarte dago zabalik. Betebeharreko baldintzak hauek dira: IVAPeko 2. H.E. (Hizkuntza Eskakizuna); eta saxofoi ikasketak (Erdi mailako zikloa) edota saxofoi klaseak emateko gai izatea. Baloratuko diren betekizunak hauek dira: saxofoi ikasketak (Goi mailako zikloa) edota klaseak ematen lan-esperientzia. Bitartekotasun kontratua eskaintzen dute, lanpostuaren jabea bueltatzen denerarte edo 2016ko ekainerarte (lanaldiaren % 20an, eguazten arratsaldetan). Interesatuek Lanbiden eman beharko dute izena hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162015009220.