Larunbatean hasiko du denboraldia Ohorezko Zilarrezko Mailako Eibar Eskubaloiak

Sustatuz Los Chelines izango du arerio, 16:30etik aurrera, Ipurua kiroldegian
Larunbatean hasiko du denboraldia Ohorezko Zilarrezko Mailako Eibar Eskubaloiak
2026/09/29 17:44
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, urriak 3, 16:30ean, ekingo dio 2026/27 denboraldiari Ohorezko Zilarrezko Mailako B multzoan jokatzen duen Eibar Eskubaloiak. Sustatuz Los Chelines taldea izango du arerio eta iaz egindako lan txukuna hobetzea izango du helburu.

Abuztuaren erdialdetik dihardu lanean talde eibartarrak eta aurpegi berriekin egingo dio aurre denboraldi berriari (Laida Uriondo, Axun Gomez eta Zuzene Díaz). Gainera, iazko taldetik hainbat jokalarik jarraituko dute.

 

Gizonezkoak geldiezin

Lehen Nazionalean jokatzen duen Eibar Eskubaloiak, bere aldetik, bitik bi partida irabazi ditu denboraldi honetan. Sukia Pulporen izan zuen arerio, Zumaian, eta aise gailendu zitzaion: 24-34. Eibartarren artean Jon Barruetabeña nabarmendu zen, 12 golekin.

Gauzak horrela, Eibar Eskubaloia sailkapenaren 4. postuan dago, liderrarekin berdinduta, baina gol-average okerragoarekin. Hurrengo partida ere etxetik kanpo jokatuko du, orain arteko guztia ere irabazi duen Beti-Onaken aurka, bihar, 20:00etan.