LASALAren ikuskizun berezia urriaren 31n Coliseo Antzokian

10 urte bete ditu Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak.
LASALAren ikuskizun berezia urriaren 31n Coliseo Antzokian
2025/10/28 12:04
eta kitto!

Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko LASALA konpainiak 10 urte bete ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainiak etengabeko ikerketa-lana egin du hizkuntza fisiko eta estetika garaikide propioa eraikitzeko, taldearen kezkak eta sormen-prozesuak oholtzara eramanez. Ikuskizuna urriaren 31n izango da, arratsaldeko 19:00etan, Coliseo Antzokian.