Latinamerikako doinu arrakastatsuak
2013/02/04
00:00
eta kitto!
Aurreko barixakuan Coliseoa bete egin zen Musika Latindarren II. Jaialdian. Ana Caballero gitarra irakasleak zuzendutako jaialdian Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek beste hainbat musikarirekin batera jardun zuten: besteak beste Iosu Zulaika, Miren Basterretxea, Ainhoa Larrauri, Mikel Urkola, Nathali, Sebastián, Miren Trueba, Marta Zubiaurre, Andoni Mutilba, Jesus Bastida, Musika Eskolako Mariatxia, Beatriz García eta Josetxo Gutierrez Berraondo taula gainean ikusteko aukera izan zuten jaialdira joandakoek.