Lau pelikula barik, bost aukera izango ditugu asteburuko zine-karteldegian
“Los niños de Winton”, “Tratamos demasiado bien a las mujeres”, “How to have sex”, “Stella. Víctima y culpable”, “Los niños de Winton” eta “Kung Fu Panda 4”
2024/03/29
18:16
eta kitto!
James Hawes zuzendariaren “Los niños de Winton” filmak errepikatuko du joan zen asteburutik oraingora, beste lau pelikula berriekin batera. Clara Bilbaoren “Tratamos demasiado bien a las mujeres” 1 Aretoan eta Antzokiaren artean proiektatuko dute, Molly Mannning Walker-en “How to have sex” 1 Aretoan izango du kokaleku, Kilian Riedhof zuzendariaren “Stella. Víctima y culpable” pelikularentzat 2 Aretoa izango da, eta hor joango da baita “Los niños de Winton” ere; eta, azkenik, umeentzako “Kung Fu Panda 4” filmak Antzokian izango ditu bi proiekzioak, ohiko ordutegian.
Astelehenean pelikulak egongo badira ere, jaieguna izanda, ez da Ikuslearen Egunik izango; beraz, jaieguneko prezioa izango dute.