Legarreko aparkaleku berriaren eraikuntza 640.259 euroan adjudikatu da eta obrak datozen asteotan hasiko dira
2022/05/02
11:13
eta kitto!
Eibarko saihesbidetik Legarregain eremura doan bidearen inguruan beste leku berri bat izango da ibilgailuak aparkatzeko, lanak Construcciones Zubieder enpresari 640.259 euroan (BEZ barne) adjudikatu ondoren; obrak egiteko 22 asteko epea izango du. “Lan horiei esker, Legarre auzoan dagoen aparkaleku-arazoa, neurri handi batean behintzat, arindu ahal izango da, bidean zehar dauden aparkalekuen kopurua gehitu egingo baita, gaur egungo 26tik 53 plazara pasatuz, batzuk ilaran eta beste batzuk zeharka”, adierazi dute Udaletik.
Obrak datozen asteotan hasiko dira egiten, eta bost hilabete inguru jardungo dute lanean. Saihesbidearen eta Legarregain kaleko sarreraren arteko bidean, goranzko aldean, mendi-hegalaren zati bat hondeatzea da asmoa, galtzada zabaltzeko eta aparkatzeko eremu bat sortzeko adina leku izateko. Gaur egun, Legarregainerako bideak zirkulazio-erreia bakarra du, goranzkoa, eta auzoak duen sarbide bakarra horixe da, inguru hartan zirkulazio-norantza bakarreko kaleak daude-eta. Horrela, proiektuaren jarduketa-eremuak bide osoa hartzen du, 165 metro inguruko luzera duena, saihesbiderako sarbidearen desbiderapenetik punturik altuenera, oinezkoen pasabidea igaro ondoren dagoen lekura, alegia. Oinezkoen ibilbideek gutxienez 1,50 metroko zabalera izango dute; horrela, jendeak eroso ibiltzeko aukera izango du. Oinezkoen pasabide guztiak espaloien altueran jarriko dira, irisgarritasun-araua betez. Horrez gain, mugikortasun murriztuko pertsonek aparkaleku-plaza berri bat izango dute.
Legarren aparkaleku berriak sortzeko proiektu hau Eibarko PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV udal taldeek joan den urteko udal kontuen inguruan lortutako aurrekontu-akordioaren emaitza da. Erabaki horren arabera, ‘Errebal Plazia’ erabilera anitzeko gune berrian garaje eta trastelekuak adjudikatzetik sortutako diru-sarreren zati bat Legarreko aparkalekuak egiteko erabiliko da.