Lehen garaipena maila gorenean jokatzen duen Deporreko xake taldearentzat

Hirugarren mailako Eibar B-k ere irabazi egin zuen, baina Eibar C-k galdu
Lehen garaipena maila gorenean jokatzen duen Deporreko xake taldearentzat
2026/02/10 16:23
Ekhi Belar Errasti

Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 5. jardunaldian iritsi da maila gorenean jokatzen duen Eibarko Klub Deportiboko xake taldearen lehen garaipena. Eibar A-k Astigarraga A-re aurka jokatu zuen eta 2,5-1,5 irabazi zion.

Hirugarren mailako taldeei dagokienez, Eibar B-k maila bikainean jarraitzen du eta 4-0 irabazi zion Goierri B-ri; eta Eibar C-k beste porrot bat jasan zuen, kasu honetan 0-4 Zarautz B-ren kontra.

Hurrengo jardunaldia

  • Maila gorena 
    • Salto Bidasoa A (Irun) – Eibar A
  • Hirugarren maila 
    • Zarautz C – Eibar B
    • San Roke (Deba) – Eibar C