Leo Harlem ikusteko bigarren funtziorako sarrerak bihar salgai ipiniko dira
Astelehenean benetan ilara luzea osatu zuten hilaren 26an Coliseoan izango den Leo Harlem komikoa ikusteko sarrera bila joan zirenek. Jendeak euripean luzaroan itxaron behar izan zuen eta asko hasarratu ere egin ziren. Hori dela eta, Udaleko Kultura sailak hainbat gauza argitu nahi ditu: "Euskara-Kultura sailak emanaldi guztietan, beti gordetzen ditu 20 sarrera: 10 konpainiak edo artistak berak dituen konpromisoetarako izaten dira (normalean kontratuan horrela jasota dator) eta beste 10 zozketetarako (Liburutegian edo udalak antolatutako lehiaketetan) eta bestelako konpromisoetarako (kritikoei, antzerki programatzaileei…) emateko. Inori ez bazaizkio ematen, ikuskizuna eskainiko den egunean bertan salgai ipintzem dira". Aurresalmenta egiteko moduaz, berriz, ordutegiak Udalak hilero argitaratzen duen e-kultura gidan azaltzen direla diote, Coliseoko telefono zenbakiarekin batera: "Leo Harlmenen sarrerak telefonoz erosteko aukera eman zen, txarteldegia zabaldu zen ordu berean hasita (19.00etan). 20.00etarako lehenengo funtziorako sarrerak agortu ziren eta 20.15ak aldera bigarren funtziokoak saltzen hasi ziren, 21.20ak aldera, ilaran zegoen jende guztiari txartelak saldu eta gero". Horiek argituta, bihar (barixakua 18) 21.00etatik 22.00etara eta astelehenean 19.00etatik aurrera takillan, zein telefonoz bigarren funtziorako (22.30etarako) sarrerak erosteko aukera izango da.