Letz Zep zuzenean, eguaztenean Coliseo antzokian

Letz Zep zuzenean, eguaztenean Coliseo antzokian
2016/01/25 17:45
eta kitto!
Eguaztenean, 20:30etan, Led Zeppelin ezagunaren musika eskaintzen duen Letz Zep taldeak kontzertua emango du Coliseo antzokian. Ikusi dituztenek diotenez, "Led Zeppelin taldeari eskainitakoen artean onena da, bai Britainia Handian bai handik kanpora ere". Taldea esperientzia handiko lau musikari ingelesek osatzen dute eta, besteak beste, Ozzy Osbourne, Dr. Feelgood edo Uriah Heep bezalako artistekin batera birak egin dituzte, munduan zehar 30 jaialdi baino gehiagotan parte hartuz. 2016an Espainian han eta hemen kontzertuak ematen ibiliko dira, talde mitikoaren kanturik ezagunenak eskaintzen, "hard rock hutsak" osatutako ordu biko ikuskizunean. Sarrerak 25 euro balio du eta aldez aurretik erosteko aukera dago Kutxabank-en bitartez, Coliseoko leihatilan edo, bestela, Birjiñape, Trinkete, Portalea Taberna, Xania eta Caserio tabernetan.