LH 3, 4 eta 5 mailako haurrentzat argia tailerra antolatu du Eibarko Udalak
Eibarko udalak LH 3, 4 eta 5 mailako haurrentzat argia tailerra antolatu du. Hiru jarduera ezberdin egingo dituzte, "argia moda", "argia artea" eta "argia arkitektura", hain zuzen ere. Gaur, apirilak 8, zabaldu da aurrematrikula-epea eta apirilaren 15 arte egongo da zabalik.
Tailerrak apirilaren 20, 27 eta maiatzaren 4an eskainiko dira, 17:00-19:30 bitartean, Portale Kultur Etxeko 3. solairuan, ADARABARen eskutik.
Eibarren erroldatutakoek 9 € ordaindu beharko dute, eta 18€ Eibarrren erroldatuta ez daudenek.
Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da apirilaren 8tik 15era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
http://formularioak.eibar.eus/eu/argiatailerra2024
Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen
Informazi gehiago HEMEN