"Li (buru-hausgarriak)" umeen liburutegiko lehiaketa gaur abiatuko da

"Li (buru-hausgarriak)" umeen liburutegiko lehiaketa gaur abiatuko da
2013/04/02 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, apirilak 2) ekingo diote Juan San Martin Liburutegian Li (buru-hausgarriak) lehiaketari. Aurreko edizioetako bideari jarraituta, irakurketa eta ikerketa bateratuko dira Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrerakoentzat pentsatutako jokoan: parte hartzera animatzen diren umeek irakurritako liburu bakoitzeko buru-hausgarri bat osatzen joateko piezak lortzen joango dira, galdera batzuei erantzutean. Azken helburua puzzlean agertzen joango den irudia zeri dagokion asmatzea da.