Libe Goenaga eta Aner Peritz bertsolarien saioa, barixakuan Errebalen
Eibar BHIko ikasleek antolatu dute saioa, 'Bertsolaritza inklusio bide' proiektuaren baitan.
2026/06/02
12:02
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Datorren barixakuan, ekainaren 5ean, Libe Goenaga getariarra eta Aner Peritz zarauztarra izango dira bertsotan Errebal Plazan, 10:00etan.
Saioa Eibarko BHIko ikasleek antolatu dute, eskolan garatzen ari diren proiektu baten baitan. Zehazki, “Bertsolaritza inklusio bide” izeneko ekimenaren barruan kokatzen da emanaldia, Eibarko Udalak eta Eibar BHI institutuak DBH1eko ikasleentzat bultzatutako egitasmoaren ikasturte amaierako jarduera gisa.
Saioa irekia izango da, eta Eibarko herritar guztiei bertaratzeko gonbita egin diete antolatzaileek.