Liburu eta disko azoka solidarioa egingo da eguenean Untzagan

Liburu eta disko azoka solidarioa egingo da eguenean Untzagan
2016/04/19 12:23
eta kitto!
Eguenean, apirilak 21ean
Berreskuratutako Liburu eta Diska Azoka Solidario Txikia egingo da Untzagan, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta nahi duenak erabiltzen ez dituen liburu, diskoak eta CDak eramateko aukera izango du.