Liburutegiaren aplikazioa eskuragarri

Liburutegiaren aplikazioa eskuragarri
2014/06/03 00:00
eta kitto!

Juan San Martin liburutegiak bere zerbitzuak eta informazioa erabiltzaileei helarazteko EibarLiburutegi aplikazioa prestatu du. Aplikazioak honako edukiak dauzka: liburutegiko misioa, kontaktatzeko datuak (helbidea, mapa, telefonoa, e-maila, webgunera sarbidea, klik bakarrarekin dei bat edo korreo elektroniko bat bidaltzeko aukera emanez), ordutegia, katalogorako sarbidea, nobedadeen erakusleihoa (Pinterest tresna erabilita), blogerako sarbidea, jardueren informazioa Google Calendar erabilita) eta liburutegiaren Facebook, Twitter eta Youtube-ra sarbidea
Android edo iOS gailuetan deskargatzeko modurik errazena liburutegiak kaleratu dituen orri-markatzailean agertzen diren QR kodeak erabiliz da. Euskaraz edo gazteleraz deskargatzeko aukera dago. Horrekin batera, aplikazioa mugikorrera zuzenean jaitsi daiteke www.appcatch.com helbidean sartuta.