Liburutegien eguna Gabriel Arestirekin ospatzeko gonbita
2025/10/2412:44
eta kitto!
Liburutegien eguna ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute gaur 19:00etan Portaleko areto nagusian: Gabriel Arestirekin, Gabriel Aresti Segurolaren heriotzaren 50. urteurrena den honetan Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak sortutako antzezlana. Kandido Urangaren berbetan, aspalditik zor zuen emanaldia. Batetik, Harri eta herri liburuko ‘Q’ poema entzungo du publikoak eta, bestetik, idazlearen alde pertsona- lagoa ezagutzeko aukera egongo da, Pedro Alberdi eibartarraren Gabriel Aresti Eibarren ipuinari esker. Sarrerak 5 euro balio du eta Portalean bertan erosi daiteke, ikuskizunaren aurretik.