LiburuTuberra izateko lehiaketa jarri dute martxan liburutegian
2021/03/24
08:32
eta kitto!
Juan San Martin liburutegiak ‘LiburuTuber izateko prest?’ ekintza dibertigarria antolatu du Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, eta ume eta gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko. Horretarako, gazteei animatzen die gustoko duten liburu bat hartzeko eta bideo labur batean liburuaren gomendioa egiteko, eta gero liburutegiaren YouTubeko LiburuTuber kanalera igoko dute.
Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 19ra arte egongo da zabalik eta 6 eta 14 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte. Ekintza hiru kategoriatan banatzen da: lehen irakurlean (6-9 urte), irakurle aurreratuak (10-12) eta superirakurleak (13-14). Eta kategoria bakoitzeko irabazleari 75 euroko bonoa emango zaio liburuak erosteko.
Liburua aukeratu eta gomendioa eginez bideoa grabatu ondoren, liburutegia@eibar.eus helbidera bidali behar da. Bideoak banaka edo binaka egin ahal izango dira, eta hiru minutuko iraupena izan behar dute gehienez.