Lilo eta Bulego musika taldeen kontzertuak emango die hasiera barixakuan San Juan jaien egitarauari
Kontzertuak 21:30ean hasiko dira, Untzagan
2024/06/20
15:59
eta kitto!
Baruxaku gauean, 21:30etik aurrera, San Juan jaietan murgiltzen hasteko aukera ezin hobea izango dugu Untzagan. Izan ere, Lilo eta Bulego taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte, euskal musika eszenan bogan dauden doinuak ekarriz.
Lilo 2020an Iruñearrian jaiotako taldea da, Maria Mateo taldeko abeslariaren abestiei musika jartzeko asmoz. Taldearen kantetan pop doinuak dira nagusi, nahiz eta rock eta indie estiloak ere uztartzen dituzten. Abestiak, orokorrean, euskaraz egiten dituzte eta gai ezberdinak jorratzen dituzte giro intimista sortuz.
Bulegori buruz gutxi dago esateko, aski ezaguna baita Azkoitiko taldea. Gainera, Tomas Lizarazu abeslariarekin egoteko aukera izan dugu eta bere ahotik kontatu dizkigu taldearen nondik norakoak.