Little Richard-en inguruko dokumentala eta euskerazko “Patrick” Coliseo antzokiko zine-karteldegian
2024/02/01
13:38
eta kitto!
Zapatutik astelehenera arteko Coliseo antzokiko zine-programazioan, Lisa Cortésen “Little Richard. I am everything”, Terry Loaneren “El último soldado”, Nikolaj Arcel-en “La tierra prometida” eta Sophie Royren “Patrick. Heroi txikiak, balentria handiak” filmek osatuko dute karteldegia. Lehenengoa musikaren inguruko dokumentala da, beste biak dramak eta azkenekoa animaziozkoa. Little Richard-ena 1 Aretoan eskainiko dute, “El último soldado” 2 Aretoan eta “La tierra prometida” Antzokia eta 1 Aretoaren artean tartekatuko dute. Umeentzako “Patrick”-ena 2 Aretoan eta Antzokian proiektatuko dute eta euskeraz eskainiko. Ordutegiak ere betikoak izango dira eta, bi ordutik gora irauten duen “La tierra prometida” kenduta, beste hirurak ordu eta erdiren bueltan ibiliko dira.