López de Gereñu eta Zubiaurre enpresaz mintzatuko dira bihar Portalean
2013/04/24
00:00
eta kitto!
Bihar (eguena, hilak 25) Nuria López de Gereñu Confebask-eko buruak eta Eduardo Zubiaurre JAZ Zubiaurre enpresako gerenteak Kualifikazio profesionala eta enplegagarritasuna: Oraina eta etorkizuna izenburuari jarraituta berba egingo dute Portalean, 19.00etan hasita. Hitzaldia gaian interesa duen edozeinentzat zabalik egongo da eta Gure enpresak ezagutu. Gure burua enpresotarako prestatu proiektuaren testuinguruan antolatu dute.