Loraldia Produkzioaren “Mira hadi” bihar Antzerki Jardunaldietan
Antzerki dokumentalean Maria Urcelayk eta Liher taldeko Lide Hernando musikariak hartzen dute parte
2024/03/06
13:30
eta kitto!
Eulalia Abaitua argazkilari aitzindaria izandakoaren begietatik abaiatzen den euskarazko lana aurkeztuko dute bihar Coliseo antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ordubete irauten duen antzerki dokumentalean Maria Urcelayk eta Liher taldeko Lide Hernando musikariak hartzen dute parte, Getari Etxegaraik zuzentzen duen ikuskizunean.
Lanaren gidoia Patxo Telleriarena da eta bertan “gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa teatroaren eta kanten bidez ezagutzeko aukera” eskaintzen da. Eulalia Abaituaren bizitza eta sormena taularatuko dira begirada garaikide baten bitartez.