Lorategietatik atera dituzten neguko 700 bat lore doan emango ditu Udalak eguaztenean
Untzagan banatuko dituzte landareak, 11:00etatik 13:00era, edo lore guztiak amaitu arte.
2024/05/20
11:51
eta kitto!
Eibarko lorategietatik kendu dituzten loreak doan banatuko ditu Udalak, eguaztenean, 11:00etatik 13:00era (edo lore guztiak amaitu arte), Untzagan. Guztira, negu-sasoiko 700 bat lore eta landare banatuko dira, hala nola krabelinak, biolak, pentsamenduak, dragoi-muturrak eta ziklamen-erraboilak, Eibarko lorategi-guneetatik ateratakoak. Izan ere, Udalak urtean birritan, udaberrian eta neguan aldatzen ditu lorategietako loreak, urtaro bakoitzeko klimatologiari egokitutako espezie indartsuagoak jartzeko. Loreak paperezko poltsa batean entregatuko dira. Hala ere, poltsaren bat eramateko gomendioa eman dute.