Lorea Urkia Miss Grand Spain izateko bozketak hasi dira

Lorea Urkia Miss Grand Spain izateko bozketak hasi dira
2023/03/03 eta kitto!
Miss Grand Euskadi lehiaketa irabazi ondoren, Lorea Urkia eibartarra Miss Grand Spain izateko lehian egongo da hilaren 19tik 26ra Tenerifen (Kanariar Uharteetan). Ekitaldi nagusia orduan egingo bada ere, Instagramen lehen bozketak hasi dira eta, astelehenera arte, bainujantzian egindako argazkiak bozkatzeko aukera egongo da @missgrandspain kontuan. Botua emateko, parte-hartzaileen argazkiei ‘atsegin dut’ eman eta zerbait aipatzeko aukera egongo da. Lau irabazle egongo dira eta sarituek Tenerifen ostatu hartuko duten hotelaren iragarki batean parte hartzeko aukera izango dute.

lorea urkia