‘Loreak eta zauriak’ ikuskizuna eskainiko dute etzi Coliseoan
2021/01/27
09:16
eta kitto!
Joserra Senperenak (pianoa), Xabier San Sebastianek (ahotsa, gitarra), Beñat Gaztelumendik (bertsoak) eta Quico Pugèsek (biolontxeloa) Xabier Leteren omenez prestatu duten ‘Loreak eta zauriak’ ikuskizuna eskainiko dute etzi, barixakuan, 19:00etan, Coliseoan.
Disziplina-arteko emanaldia izango da eta Leteren abestiak gogoratzeaz gain, “bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamena da”, sortzaileek diotenez.
Oraindik badaude sarrerak salgai 10 eurotan (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin), eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago Coliseoan bertan edo Kutxabank bitartez erosi daitezke