A1"Loreen hizkuntza" komedia aurkeztuko du La Mapatxa Teatroak ostiralean, zuzeneko musikarekin

La Mapatxa Teatroa konpainia berria Coliseon izango da barixaku honetan, abenduak 5.
A1"Loreen hizkuntza" komedia aurkeztuko du La Mapatxa Teatroak ostiralean, zuzeneko musikarekin
2025/12/03 14:39
Ana Aizpurua

Barixaku honetan, abenduak 5, igoko da Coliseoko oholtzara La Mapatxa Teatroa taldea 19:00etatik aurrera. Loreen hizkuntza Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musika duen komedia da. Bertan, ahozko tradizioko abesti herrikoiak berreskuratzen dira, musika elektroniko bihurtuta, izendatzaile komun batekin: loreen erabilera konkista estrategia gisa (lausenguak).

Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du euskal antzerki-konpainia berri batek, La Mapatxa Teatroak.