Lorelei taldeak kontzertua emango du bihar, 19:00etan Coliseo antzokian

Lorelei taldeak kontzertua emango du bihar, 19:00etan Coliseo antzokian
2023/12/28 10:20
eta kitto!
Lorelei taldeak bere lehen diskoa, Bada hiri gorri bat kaleratu zuela 25 urte bete ziren iaz eta, hori ospatzeko, Ekografiak izenekoa eman zuen argitara taldeak. Urteurrenaren aitzakiarekin, Asier Serrano eta Mikel Gorosabelen eskutik abiatutako proiektuari berriz heldu zioten iaz eta, horrela, bihar Coliseoko eszenatokira igoko dira, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariekin batera, 19:00etatik aurrera kontzertua emateko. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).