LUP PRO lupa adimenduna eskuragarri jarri du Juan San Martin Liburutegiak
2026/02/16
11:27
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Irakurketarako oztopoak murrizteko asmoz, Juan San Martin Udal Liburutegiak tresna berritzaile bat gehitu du bere zerbitzuetara: LUP PRO lupa adimenduna. Gailu honen bidez, ikusmen desgaitasuna, dislexia edo irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek errazago eskuratu ahal izango dituzte testuak, inprimatutako edukiak pantailara eramanez eta bi segundo baino gutxiagotan audio formatura bihurtuz. Horrez gain, testua handitzeko, kontrastea egokitzeko eta hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera ematen du, erabiltzaileen beharretara moldatuz. LUP PRO gailua liburutegian bertan egongo da erabilgarri, eta bertako langileek laguntza eskainiko diete erabili nahi dutenei.