‘’Lur eta Amets’ pelikula emango dute gaur Untzagan

‘’Lur eta Amets’ pelikula emango dute gaur Untzagan
2022/08/11 eta kitto!
Udako zinearen bigarren saioa izango dugu gaur. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponceren ‘Lur eta Amets’ euskarazko animazioa emango dute, 22:00etan, Untzagan.

Hau da pelikularen sinopsia: Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute asteburu honetan eta bikiak Andere amonaren etxean utzi dituzte. Baina, haren eta Baltaxar katuaren botereei esker, ez da ohiko asteburua izango.