Lurrazpiko edukiontziak berritzeko lanak hasiko dituzte bihar Urkizun
2022/03/22
17:56
eta kitto!
Datozen asteotan Debabarreneko Mankomunitateak berriztu egingo ditu lurrazpiko edukiontziak Eibarko hainbat tokitan. Horretarako lanak bihar hasiko dira, Urkizun, eta apirilaren 12an amaituta egotea dago aurreikusita. Jarraian Bidebarrieta, Errebal eta Toribio Etxebarriako edukiontzietan egingo dira konponketak. Udaletik jakinarazi dutenez, “edukiontzi horien makineria berriztuko dute, denboraren poderioz hondatu egiten baita, eta sistemak hobetu egingo dira”.
Irlatxo bakoitzeko lanek irauten duten edukiontzi horiek ezin izango direnez erabili, Mankomunitateak lurrazal gaineko beste edukiontzi batzuk jarriko ditu berritzen ari diren edukiontzietatik gertu, hondakin desberdinak jasotzeko.
Obra eta Zerbitzu sailek eta Udaltzaingoak hainbat bilera egin dituzte Debabarreneko Mankomunitateko ordezkariekin, “jarduketek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten”.
Urkizuko lanak amaitu eta gero, apirilaren 19tik 29ra bitartean, Bidebarrieta kaleko 60. zenbakiaren parean dauden lurrazpiko edukiontzietan hasiko dira lanean. Maiatzaren 2tik 13ra, berriz, Errebal kaleko 5. zenbakian dagoen edukiontzi-irlatxoan arituko dira eta, amaitzeko, Toribio Etxebarria kaleko edukiontziak (anbulatorio parekoak) berriztuko dituzte.