‘Lurrun minez’ antzezlana eskainiko dute gaur Coliseoan
2021/02/24
07:33
eta kitto!
Galder Pérezek idatzi eta Olatz Gorrotxategik zuzentzen duen ‘Lurrun minez’ antzezlana emango dute gaur, 19:00etan, Coliseoan. Ikuskizunean, Alex, Oskar eta Jesús (Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vázquez eta Pelayo Serrano) sauna batean sartuko dira parranda orgasmikoa izan behar zuen gaua lurrun artean nahasten da.
Hirukoteak, gainera, Aingeruren konpainia izango du, Joseba B. Lenoir-en azalean. Berako artistak zuzenean musika jotzeaz gain, “soinu-giroa jartzen dio antzezlanari eta presente dago momentu oro”, Galder Pérezen berbetan.
Sarrerak 12 euro balio du (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta Coliseoko leihatilan eta Kutxabank zerbitzuaren bitartez eros daiteke.