Magia ikuskizun bikoitza zapatuan Coliseoan

Magia ikuskizun bikoitza zapatuan Coliseoan
2015/04/17 00:00
eta kitto!

Magia ikuskizun bi hartuko ditu Coliseo antzokiak zapatuan (hilaren 17an). Arratsaldean, 17.00etatik aurrera Madiberrek umeendako magia saioa eskainiko du, euskeraz. Magia, koloreak eta musika erabilita Madiberrek barreak, algarak eta zirrarak sortuko ditu txikienen artean. Ikuskizunean elementu mota ezberdin asko erabiltzen dira: "Zapiak, baritak, panpinak… eta nekez imajina daitezkeen tresna ero baino eroagoak".
Eta 20.30etan, berriz, "Spectacular Magic" izenekoa eskainiko du 2011n Espainiako Magia Saria eskuratu zuen Sun Magoak. Bata zein bestea ikusteko sarrerak 5 euro balio du eta zuzenean Coliseoko leihatilan edo interneten, kutxabank.es helbidean eros daiteke.