Magia ikuskizuna eskainiko dute gaur Antzerki Jardunaldietan
2015/03/02
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 2) 19.00etan "La Mejor Magia" eskainiko dute Bizkaiko Fabrica de Magos konpainiakoek Coliseoan. Nuel Galan, Daniel KA, Hector Mancha eta Mago Valen magoek 90 minutuko ikuskizuna dakarte Eibarko Antzerki Jardunaldietara. Magia orokorrarekin, manipulazioekin, itzal-antzerkiarekin, mentalismoarekin... disfrutatzeko aukera berezia eskaintzen digu Fabrica de Magos produkzio etxeak. Horietako zenbait saiok mundu osoko biltzar ospetsuenetan hainbat sari jaso izan dituzte eta horko batzuk Italian egingo den Magia Elkarteen Nazioarteko Federazioaren mundu biltzarrean izango dira. Benetako ikuskizuna. Sarrerak 15 euro balio du eta txarteldegian zein interneten eskuratu daitezke.