Magiaz eta umorez abiatu dute ikasturtea AEKn

Magiaz eta umorez abiatu dute ikasturtea AEKn
2025/09/18 13:57
eta kitto!

Ikasleekin elkartu, eta matrikulazio kanpainari bultzada emateko asmoz, modu berezian abiatu du ikasturtea Eibarko AEK-k. 100 lagun inguru izan ziren asteazken arratsaldean eginiko ekitaldian. Magiaz bete zen Untzagako plaza: Imanol Ituiño Mago, azti, eta ilusionista bilbotarraren emanaldiaz gozatu zuten herritarrek. Ostean, merienda goxoa egin zuten, Lizagasarreko sagardoak eta sagar zukuak lagunduta.

 

Gogoratu dutenez, AEKn matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Hainbat modutan eman daiteke izena: euskaltegira bertaratuz, 943201379 telefono zenbakira deituz edo eibar@aek.eus helbidera idatziz.