Maiatzean egindako Argazki Rallyko irabazleak ezagutarazi dituzte
Bihar banatuko dituzte sariak, 19:00etan Eibarko Klub Deportiboan.
2026/07/06
11:47
Silbia Hernandez Arrazola
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik maiatzaren 31n egindako Argazki Rallyaren irabazleak ezagutzera eman dituzte. Digital kolorez izeneko kategorian, Javier Lopez Fabianek eskuratu du lehen saria, Jose Miguel Romerok bigarrena eta Patxi Irazabal Campok hirugarrena. Sari soziala Txema Artetxerentzat izan da, eta haurren saria Uxue Solana Dominguezek eraman du.
Eta Zuribeltz paperean izeneko kategorian, berriz, Carlos Romerok Bilbao irabazi du lehen saria, Bakarne Elejaldek bigarrena eta Zigor Astigarragak hirugarrena. Sari soziala, berriz, Virginia Arakistainentzat izan da. Sari-banaketa ekitaldia bihar (uztailak 7, martitzena) izango da, 19:00etan Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.
