Maila bikaina erakutsi dute Jon Alonso eta Jurgen Landa eibartarrek ETBko Ztanda saioan

Jurgen Landa eta Jon Alonso eibartarrek oso harro egoteko moduko ibilbidea izan dute ETBren Ztanda programan. Arima Garcia gernikarra izan da saioko irabazlea. Jon Alonso hirugarren postuan geratu da.
Maila bikaina erakutsi dute Jon Alonso eta Jurgen Landa eibartarrek ETBko Ztanda saioan
2024/12/09 10:21
eta kitto!

Amaitu da Ztanda programaren abentura Jurgen Landa eta Jon Alonso eibartarrentzako. Atzo gauean izan zen finalean biek hartu zuten parte Arima, Leila eta Beñatekin batera, eta, nola ez, beti bezala lagun eta senideez inguratuta egon ziren eibartarrak. Askok Jon Alonso jotzen zuten irabazletzat, baina azkenean hirugarren lekuan geratu zen, Arima Garcia eta Leila Askaoren ostean. Jurgen eta Jonek oso harro egoteko moduko ibilbidea izan dute ETBren Ztanda programan. 10 astetan zehar emanaldi bikainak eskaini dituzte platoan; taula gainean duten gaitasun izugarria erakutsi dute batak zein besteak. Zorionak biei egin duzuen lanagatik eta gure herriaren izena goi-goian lagatzeagatik.