Maitasunaren Hamabostaldia Zona 10-en
San Balentin eguna gerturatzen doa eta, horren harira, Zona 10 elkartekoek Maitasunaren Hamabostaldia kanpaina berezia abiaraziko dute bihar eguaztena, gaur goizean (martitzena, hilak 29) prentsaurrekoan azaldutakoari jarraituta: urtarrilaren 30etik otsailaren 14ra arte elkarteko denda zein tabernetan zerbait konsumitzen den bakoitzean hainbat produkturekin osatutako bi otarren zozketan parte hartuko da. Zozketa otsailaren 14an iluntzeko 20.30etan egingo dute. Horrez gain, kanpaina martxan dagoen egunetan dendetan eskaintza bereziak egingo dituzte, bihotz itxurako bereizgarriekin identifikatuta eta tabernetan pintxo bereziak prestatuko dituzte. Opariz betetako otarrak Errebal kaleko Arregi Inmobiliarian, eskaparatean ikusgai ipiniko dituzte.