Maite Franko ipuin kontalaria Eibarren izango da zapatuan "Nire etxea zure etxea da" kontakizunarekin

Portalean izango da saioa, eta aurretik izena eman behar da
Maite Franko ipuin kontalaria Eibarren izango da zapatuan "Nire etxea zure etxea da"  kontakizunarekin
2024/11/12 17:47
eta kitto!

Maite Frankoren "Nire etxea zure etxea da" Tolerantziaren Nazioarteko Egunerako aukeratutako ipuina da. Maite Franko Irundik datorren kontalari beteranoa da. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartu zalea, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskainitakoa. Zapatuan, hilak 16, Portaleako areto nagusian izango da, 17:00etatik aurrera. Parte hartzeko izen-ematea egin daiteke jada, azaroaren 14ra bitartean, formulario honen bidez.

Ipuinari buruz

Behinola, lau egurtxo hartu eta bihotz barruan nuen maitasun guztiarekin etxe txiki bat egin nuen. Bukatzean, Nire etxea letreroa idatzi nuen atean. Lurrean etzan eta lo nengoela, euria hasi zuen… 

Sarrera ipuintxo honekin hasten da Nire etxea zure etxea da saioa. Eta sarreratxo honen ondoren, beste zenbait istorio joango dira, harien modura, kulturartekotasuna gai korapilatsua iruten. Kolore guztietako saio hau dibertigarria izan dadin berriz, bertan ez da faltako umorea, misterioa, parte hartzea eta jolasa.

Ba al zatoz nire etxera?