Make in! industria-ekintzailetza programan izena emateko epea zabaldu dute
2022/02/15
13:00
eta kitto!
Make in! Debabarreneko industria-ekintzailetza programa aurkeztu dute gaur goizean, eskualdeko ekintzailetza indartu eta ekimen berriak merkatuarekin konektatzeko asmoz. Egitasmoa Debegesak eta BPTDk (Basque Precision Technology District) jarri dute martxan, eta Debabarreneko eta inguruko zenbait agenteen laguntza jaso dute.
Programan izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik eta egitasmoaren webgunearen bitartez apuntatu daiteke. Parte hartuko duten proiektuen aukeraketa egin ondoren, apirilean hasiko da prozesua.
Make in! programaren pausuak
Make in! programa industria-startupei zuzentzen zaie. Hau da, industriarekin zerikusia duten negozio-ideia berritzaileei. Parte-hartzaileek 4.0 industriaren inguruko teknologiekin lan egin beharko dute (fabrikazio gehigarria, ikuspegi artifiziala, RV/RA, robotika, adimen artifiziala, Big Data eta IoT), eta ekonomia zirkularrarekin eta energiarekin lotuta egon behar dira.
Lau helburu nagusi
Industria-ekintzailetza programa berriak lau helburu nagusi ditu. Batetik, Debabarrenean jarduera ekonomiko berria sortzea. Bigarrenik, industria lehiakortasuna hobetzea startup-ekin lankidetzan 4.0 industrian. Hirugarrenik, doitasun-teknologien ekintzailetzarako erreferentziazko eskualdea izatea lortzea. Eta laugarrenik, enpresa teknologikoak eta talentua Debabarrenera erakartzea.
Horretarako, egitasmoaren sustatzaileek hainbat baliabide jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura: lan espazioak, finantzazio aukerak, laborategiak, mentorizazioak, ikusgarritasuna, erreferentziazko industria-sarera sarbidea eta talentura sarrera, besteak beste.
Informazio gehiago behar izanez gero, ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi edo 943 82 01 10 telefonora deitu daiteke.
Make in! programaren ekosistema