Makina-Erremintaren Biurtekoa ekainaren 3tik 7ra BEC-en
2024ko BIEMH ikuskizun industriala eta teknologikoa Bilbao Exhibition Centren egongo da ikusgai ekainaren 3tik 7ra. Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa edo Bienalak funtzionamenduan dauden makina handiak eta fabrikazio aurreratuko soluzioak erakutsiko ditu zuzenean.
Bertan 1.500 enpresa erakusketari inguru bilduko dira munduan prestigio handia duen azokaren 32. edizioan. Azoka hori, duen neurriaz gain (barrutiko sei pabiloi hartuko ditu), nabarmendu beharrekoa da berrikuntzan, teknologian, ezagutzan eta aukera komertzialetan munduko erreferentea ere badelako.
Enpresa erakusketariak 29 herrialdetatik iritsiko dira aurten, horien artean Alemania, Italia, Portugal, AEB, Japonia, Taiwan eta Turkia. Gutira, 3.000 produktu eta zerbitzu inguru erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei. Bestalde, Mexiko izango da 32. BIEMHeko herrialde gonbidatua, industriarako merkatu estrategikoa delako.