Malape Taberna bakarrik dago orain Futbol Zaletuaren lidergoan

Bar Maremek partidua berdindu zuen eta Malapek alde egin du sailkapenean
Malape Taberna bakarrik dago orain Futbol Zaletuaren lidergoan
2025/10/06 11:09
eta kitto!

Aurrera doa Futbol Zaletuaren liga eta aldeak handitzen doaz poliki-poliki. Bere partiduan 0-4 irabazi eta Bar Maremek bina egin ondoren, lidergoko berdintasuna apurtu du jardunaldi honetan Malape Tabernak. Orain, 12 puntu ditu, lau jardunaldietan garaipena lortuta, eta bi puntuko aldea ateratzen dio Bar Maremi.

Sailkapenaren beheko aldean, oraindik punturik lortu ezinda daude Limpiezas Rueda eta Baserri. Kalaka Buenos Aires taldeak, ostea, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo, urriak 5, Limpiezas Ruedari 2-7 irabazita.

 

Emaitzak

Bar Marem 2 - 2 Bergara Pneumatikoak

Baserri 0 - 5 Xania Taberna

Adahi Etxegi 0 - 4 Malape Taberna

Limpiezas Rueda 2 - 7 Kalaka Buenos Aires

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 12 puntu
  2. Bar Marem, 10 puntu
  3. Xania Taberna, 9 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 7 puntu
  5. Adahi Etxegi, 3puntu
  6. Garajes Garcia, 3 puntu
  7. Kalaka Buenos Aires, 3 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 0 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

Urriak 11, 09:00: Garajes Garcia - Xania Taberna

Urriak 11, 10:30 : Limpiezas Rueda – Bergara Pneumatikoak

Urriak 12, 09:00: Adahi Etxegi - Kalaka Buenos Aires

Urriak 12, 10:30: Baserri - Malape Taberna

Atsedena: Bar Marem