Malape, Xania eta Marem taldeen artean erabakiko da futbol zaletuaren liga
Denboraldiko bederatzi neurketa jokatu ondoren, argi dago txapelketa hiru taldeen artean jokatuko dela: Malape Taberna, Xania Taberna eta Bar Marem. Lehenak 24 puntu ditu, bigarrenak 21 eta hirugarrenak 20. Atzetik dator Bergara Pneumatikoak, baina 13 punturekin, urrun ikusten ditu lehen hirurak.
Azken jardunaldian, Malapek lehia gogora izan zuen Bergara Pneumatikoaken aurka, baina garaipena lortu zuen, 1-2. Xaniak ere neurketa zaila izan zuen, baina aurrera ateratzea lortu zuen, Kalaka Buenos Airesen aurka, 0-1 irabaziz. Maremek, bere aldetik, oraindik punturik lortu ez duen Baserri izan zuen arerio eta 4-1 irabazi zion.
Emaitzak
Bergara Pneumatikoak 1 - 2 Malape Taberna
Limpiezas Rueda 1 - 4 Garajes Garcia
Bar Marem 4 - 1 Baserri
Kalaka Buenos Aires 0 - 1 Xania Taberna
Sailkapena
- Malape Taberna, 24 puntu
- Xania Taberna, 21 puntu
- Bar Marem, 20 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 13 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
- Garajes Garcia, 12 puntu
- Adahi Etxegi, 10 puntu
- Limpiezas Rueda, 6 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
Azaroak 1, 09:00: Xania Taberna - Adahi Etxegi
Azaroak 1, 10:30: Malape Taberna - Limpiezas Rueda
Azaroak 2, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Bergara Pneumatikoak
Azaroak 2, 10:30: Bar Marem - Garajes Garcia
Atsedena: Baserri