Malcolm Scarpa zuzenean Ez Dok tabernan

Malcolm Scarpa zuzenean Ez Dok tabernan
2014/10/03 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 3) 23.00etatik aurrera Malcolm Scarpa Madrilgo musikari beteranoak kontzertua emango du Ez Dok tabernan (sarrera doan). Musika munduan ibilbide luze eta oparoa duen musikariak, gitarrarekin lagunduta abesteaz gain, kantak idazten ditu. Estatu mailako blues eta pop giroetan aski ezaguna den musikariak, besteak beste Django Reinhardt, Kinks, Split Enz, Elvis Presley, Brian Wilson eta Ron Mael bezalakoen eragina jaso du.