Manix Mandiola lagunarteak Eibarren garaipenekin ospatu du urteroko afaria
Urtea amaitzear dela, Manix Mandiola lagunarteak urtero egiten duen afaria egin zuen asteburuan, eta SD Eibarren talde nagusien emaitzek lagundu egin zuten: gizonezkoek 2-1 irabazi zuten eta emakumezkoek 0-1. Horrela, Joseba Etxeberria entrenatzailea egon zen bertan eta emakumezkoen taldeko ordezkari bezala, taldeak kanpoan jokatzen zuenez, Juan Araujo delegatua egon zen.
Afarian 46 lagun elkartu ziren eta, eurekin batera, hainbat gonbidatu berezi egon ziren Eibarren zuzendaritzako kideez eta Jon Iraola alkateaz gain: Javier Zubillaga, Peio Uralde, Antonio Gorriaran, Kike Ormaetxea, Jon Azpiazu, eta abar.